Journées d’Informatique Musicale (JIM) Cité des Arts – Bayonne, du 13 au 15 mai 2019

 

Affiche réalisée par Margot Klein

Du 13 au 15 mai 2019, l’institut ARI se fait hôte de trois journées de rencontres musicales autour de l’informatique et des mathématiques. Plus de 70 chercheurs et artistes accueillis, en collaboration avec l’AFIM, le SCRIME, le LABRI, le Conservatoire à Rayonnement Régional de Bayonne, l’Ecole Supérieure d’Art Pays Basque…

Le livret-programme complet ici : JIM 2019 ARI Bayonne

Le rêve d’un arc entre Bilbao et Montréal et qui passe par Bayonne ; un projet présenté par Alain Bonardi, compositeur, Professeur à l’Université Paris 8 (en français, puis en basque)

Nous savons que les marins basques allaient pêcher la morue et chasser la baleine à Terre-Neuve dès 1517. Le chantier naval actuel[1] de reconstruction du baleinier San Juan dans la baie de Pasaia au Pays Basque côté espagnol, là où il a été assemblé il y a 450 ans, atteste de cette activité transatlantique.

A l’image de ces allers-retours des pêcheurs de Guipúzcoa, nous avons souhaité un programme artistique des Journées d’Informatique Musicale 2019 à la fois local, centré sur le Pays Basque et global, ouvert sur le monde francophone qui est celui de notre association, l’AFIM.

Cette année, nous dessinons un arc musical et artistique qui va de Bilbao à Montréal, en passant par Bayonne son centre, Bordeaux et Paris. Nous tissons des liens entre des centres très actifs, qui montrent la vitalité de nos disciplines, de la recherche-création et contribuent à la formation des jeunes compositeurs, créateurs et chercheurs. Ce sont d’abord ces jeunes qui sont mis à l’honneur dans ce programme artistique, associés à certains de leurs aînés. Nous parcourons des œuvres de musique mixte, électroacoustique, improvisée mais aussi des propositions venant des arts sonores, ainsi que des installations. Côté interprètes, nous avons choisi de mettre en valeur les talents de musiciens bayonnais, professeurs au Conservatoire à Rayonnement Régional de la ville. Enfin, dans l’esprit d’un des thèmes des JIM, l’immersion sonore, nous avons imaginé un dôme de 16 haut-parleurs destiné à la spatialisation des sons électroniques dans l’auditorium Grenet de la Cité des Arts.

Bilbao. De la Faculté des Beaux-Arts de l’Université du Pays Basque nous viennent deux contributions à situer du côté des arts sonores, Diapasons et Ur Tanta Gaixoa proposées par les artistes Mikel Arce d’une part, Josu Rekalde et Enrike Hurtado d’autre part.

Bayonne. La Cité des Arts qui accueille les JIM cette année met en valeur les productions de ses étudiants, que ce soit les installations des élèves de l’Ecole d’Art (Annie Etchepare, Marie Larquier, Tao Rousseau ; Maylis Benquet, Lisa Chartier-Thuilier, Léonie Pons, Lola Villabriga et Ines Rouatbi) ou les compositions des élèves (François Bernecker, Isabelle Omer, Oscar Vaurs) de la classe d’électroacoustique de Patrick Defossez ; ce dernier re-visitera son cycle CO2-Lieder selon deux modes : d’une part, musique improvisée en concert avec Anne-Gabriel Debaecker, Eric Lenormand et Charley Rose ; d’autre part, projection du documentaire de Pauline Laplace.

Bordeaux. Le SCRIME (Studio de création et de recherche en informatique et musiques expérimentales de l’université de Bordeaux) nous propose la reprise de trois œuvres acousmatiques créées en son sein : Dans l’os de Nathalie Aguer, Claudia’s loving you de Cyril Gourvat et Espace circulaire 1 : Arkaïm de Laurent Soulié. Pierre Cochard, ancien du SCRIME, présentera une installation sonore immersive, quarrè, s’appuyant sur les recherches et technologies développées au LaBRI, et par le collectif OSSIA. Christophe Havel, professeur au Conservatoire à Rayonnement Régional de Bordeaux montrera l’installation immersive Il Canto dei suicidi réalisée en collaboration avec Vincent Ciciliato. Thomas Meyssonnier propose quant à lui un univers acoustique virtuel intitulé CellGrid.

Paris. Du CICM/Université Paris 8 (Centre de Recherches Informatique et Création Musicale) viennent deux pièces issues de recherches sur le thème « synthèse sonore et spatialisation » : une création pour accordéon et électronique en temps réel de Nicolas Brochec, étudiant de Master 2 ancien élève du CRR de Bayonne, ainsi qu’une nouvelle étape de recherche-création du travail d’Alain Bonardi, Dans la Nef de nos songes.

Montréal. La Faculté de Musique de l’Université de Montréal nous propose trois compositions d’étudiants-doctorants de Robert Normandeau ou Pierre Michaud : une performance spatiale de Christophe Lengelé, Free parties will survive, la reprise de la pièce acousmatique de David Ledoux, Ville aux cent clochers, et la création d’une pièce mixte de Joshua Bucchi, Cage Effect, pour clavecin et électronique en temps réel.

Le programme artistique se déroule en trois étapes dans l’auditorium Grenet : lundi 13 mai un concert de musique électroacoustique ; mardi 14 mai, un concert de musique mixte et improvisée ; mercredi 15 mai, présentation de l’installation quarrè de Pierre Cochard. En parallèle, les installations visuelles et sonores sont présentées en salle 2 de l’École d’Arts lors des pauses café et déjeuner.

Nous voudrions tout d’abord remercier Thibaud Keller, Réalisateur en Informatique Musicale au SCRIME à Bordeaux et João Svidzinski, ATER au Département Musique de Paris 8/CICM pour leur participation très importante dans la préparation et le déroulement de ces événements artistiques. Au CRR de Bayonne, nos remerciements à Michaël Gavazzi son directeur, Vanessa Renaud en tant que responsable de la vie culturelle de l’établissement et Jean-Jacques Garcia, responsable de la régie et personnel technique, notamment concernant le prêt d’instruments et la communication. Merci également à Patrick Defossez d’avoir été le relais entre les JIM et le Conservatoire. Du côté de l’École d’Arts, nous remercions Frédéric Duprat, directeur adjoint, d’avoir monté un programme artistique à partir d’œuvres des élèves de son établissement et d’ouvrir une salle pour exposer les installations proposées.

A toutes et tous, nous souhaitons trois belles journées d’échange, d’écoute, de découverte ici au Pays Basque.

Pour le comité artistique des JIM 2019,

Alain Bonardi

[1] Projet Albaola, Faktoria Maritime Basque : http://www.albaola.com

____________

Bilbotik Montréalera

Badakigu euskal marinelak 1517tik Ternuaraino zihoazela bakailaoa arrantzatu eta balea ihiztatzeko. Espainol aldean, Euskal Herriko Pasaiako badian gaur egun plantatu San Juan baleontziaren berriz eraikitzeko ontziola[1], bertan osatua izan baitzen duela 450 urte, dugu Atlantikoaz haraindiko jarduera honen lekuko dugu.

Gipuzkoako arrantzaleek burutu joan-etorri hauen gisara, aldi berean tokikoa, Euskal Herrian zentraturik, eta orokorra, AFIM, gure elkartearena den mundu frankofonoari irekia zaien programazio artistikoa apailatu nahi izan dugu2019ko Musika Informatikoen Egunen karietara.

Aurtengoan, Bilbotik Montréalera doan musika eta arte arku bat marrazten dugu, honen erdian den Baiona, bai eta Bordele eta Paris zeharkatuz. Loturak sortzen ditugu hain aktiboak diren zentro batzuen artean, gure arloen, ikerketa-sorkuntzaren bizkortasuna erakutsiz eta musikagile, sortzaile eta ikerlari gazteen formakuntza sustatuz. Gazteak dira bereziki argira ekarriak programazio artistiko honen bidez, aitzinagoko batzuk ahantzi gabe. Musika mota desberdinetako obrak arakatzen ditugu, elektroakustikoan inprobisatuak, baina ere soinu arteetatik datozen proposamenak ere. Joileei dagokienez, hiriko Eskualde Mailako Kontserbatorioan irakasle diren baionar musikarien trebetasunei leku handia ematearen alde egin dugu. Azkenik, soinu murgiltzea, JIM hauen gaietako bat sakontzearren, soinu elektronikoak Arte Hiriko Grenet entzutegian esapaziotzeko, 16 bozgoragailu kupula asmatu dugu.

Bilbo. Soinu arteen sailan kokatu beharreko bi ekarpen datozkigu Euskal Herriko Arte-Ederretako Fakultatetik, alde batetik Mikel Arce eta beste aldetik Josu Rekalde eta Enrike Hurtado euskal artistek eskaini Diapasons eta Ur Tanta Gaixoa.

Baiona. JIM-ak aurten aterpetzen dituen Arte Hiriak bertako ikasleen obrak ditu argira ekarriko, izan Arte Eskolako ikasleen muntadurak (Annie Etchepare, Marie Larquier, Tao Rousseau ; Maylis Benquet, Lisa Chartier-Thuilier, Léonie Pons, Lola Villabriga eta Ines Rouatbi) edo Patrick Defossez-en elektroakustiko klaseko  ikasleen sorkuntzak (François Bernecker, Isabelle Omer, Oscar Vaurs); bi moduei jarrikiz birbisitatuko du CO2-Lieder haren zikloa: alde batetik, musika inprobisatua Anne-Gabriel Debaecker, Eric Lenormand eta Charley Rose-rekin elkarturik eskaini emanaldian; eta, beste aldetik, Pauline Laplace-ren dokumentalaren proiekzioarekin.

Bordele. SCRIME-k (Bordeleko unibertsitateko informatiko eta musika esperimentuak sorkuntza eta ikerketa estudioa) bere baitan sortu hiru obra akusmatiko berriz hartzea proposatzen digu: Nathalie Aguer-en Dans l’os, Cyril Gourvat-en Claudia’s loving you eta Laurent Soulié-ren Espace circulaire 1 : Arkaïm. SCRIME-tik ibilitako Pierre Cochard-ek, LaBRI-n eta OSSIA kolektiboak garatu ikerketa eta teknologietan oinarritu quarrè, soinu muntadura murgilgarria aurkeztuko du. Bordeleko Eskualde Mailako Kontserbatorioko irakasle den Christophe Havel-ek, Vincent Ciciliato-rekin lankidetzan sortu Il Canto dei suicidi, muntadura murgilgarria erakutsiko du. Thomas Meyssonnierek bere aldetik, CellGrid deitu unibertso akustiko birtuala eskainiko du.

Paris. CICM/ Paris 8 Unibertsitatetik (Informatika eta Musika Sorkuntza Ikerketa Zentroa) « soinu sintesia eta espaziolizatze » gaiaz burutu ikerketetan oinarritu bi obra datozkigu: Nicolas Brochec, Master 2-ko ikasle eta Baionako CCR/EMK-ko ikasle ohiak eskusoinu eta elektronikorako sorkuntza denbora errealean joa, bai eta Dans la Nef de nos songes, Alain Bonardi-ren lanaren ikerketa-sorkuntzaren etapa berria.

Montréal. Montréaleko Unibertsitateko Musika Fakultateak, Robert Normandeau edo Pierre Michaud-en ikasle-doktoregaien hiru sorkuntza proposatzen digu : Free parties will survive, Christophe Lengelé-ren espazio performance bat, Ville aux cent clochers David Ledoux-en pieza akusmatikoaren berriz ematea, eta klabezinerako eta denbora errealeko elektronikorako Cage Effect, Joshua Bucchi-ren pieza mistoa.

Hiru alditan burutuko da programa artistikoa Grenet entzutegian: maiatzaren 13an, astelehenarekin, musika elektroakustiko emanaldia; maiatzaren 14an, asteartearekin, musika misto eta inprobisatu emanaldia; maiatzaren 15ean, asteazkenarekin, Pierre Cochard-en quarrè muntaduraren aurkezpena. Aldi berean, begi eta soinu muntadurak Arte Eskolako 2 gelan ikusgai izanen dira kafe eta bazkari pausen garaian.

Nahi genituzke lehenik Thibaud Keller Bordeleko SCRIME-n Musika Informatiko Errealizadorea eta João Svidzinski, Paris 8/CICM-eko Musika Departamenduko ATER eskertu, arte gertakizun hauen prestatketan eta antolaketan ukan duten partehartze garrantzitsuaz. Baionako ESK/CCR-i ere, gure eskerrak Michaël Gavazzi zuzendaria, Vanessa Renaud kultur bizirako arduraduna eta Jean-Jacques Garcia, zuzendaritza eta langile teknikoen arduradunari, bereziki tresnak prestatu eta komunikazioa hedatzeagatik. Eskerrak ere Patrick Defossez-i JIM eta kontserbatorioaren arteko harremana segurtatzeagatik. Arte Eskolari dagokionez, Frédéric Duprat zuzendari ordea dugu eskertu nahi, bere eskolako ikasleen obretatik abiatu programazio artistikoa antolatu eta proposatu muntadurak erakusgai jartzeko gela bat eskaini duelako.

Zuei denei, onena desiratzen dizuegu hona, Euskal Herrira, hiru egun horietan elkartrukatu, entzun eta gauza berriak ezagutzera hurbilduko zaretelarik.

2019ko JIM-etako batzorde artistikoaren izenean,

Alain Bonardi

[1] Projet Albaola, Faktoria Maritime Basque : http://www.albaola.com